‘Txaboletan bizi direnak’ dokumentala astearte honetan ETB-3n

http://www.eitb.com/telebista/etb3/osoa/240070/txaboletan-bizi-direnak-dokumentala-astearte-honetan-etb-3n/

‘Txaboletan bizi direnak’ dokumentala astearte honetan ETB-3n

Hegoafrikako txaboletan bizi diren milaka pertsonek badute sufritzen duten diskriminazioa eta segregazio arrazistari aurre egiteko bidea: Abahlali baseMjondolo

Hegoafrikan milaka pertsona bizi dira latorrizko horma artean, zikinkeri artean eta egoera horretatik irteteko aukerarik gabe. Ez dute ez ur korronterik ezta elektrizitaterik ere eta osasun zerbitzuak eta eskolak kilometrotara daude.Gobernuak beraien etxeetatik bota nahi ditu, beraien egoera hobetzeko? Txaboletan bizi direnen mugimendua edo Abahlali baseMjondolo zuluz mugimenduaren arabera turisten eta zurien begiradetatik oraindik gehiago aldentzeko.

2005.urtera arte gobernuaren erabakien esklabo izan dira baina indarrak batu dituzte eta antolatu dira eta, egun, badute zer esan berain herrialdearen garapenean.

Txaboletan bizi direnen (Abahlali baseMjondolo zuluz) mugimenduak edozein eratako ideologia politiko ezeztatzen du. Mugimendua pobreen politika bezala definitzen dute.

Duintasunaren eta oinarrizko eskubideen aldarrikapenean oinarritzen da, horretarako indarren batasuna erabiliz eta diskriminazioaren eta segregazio arrazistarekin amaitzea helburu dute.

Abahlali baseMjondolo-k gizartearen parte den mugimendu bat bezala ulertua izatea eskatzen du eta ez zalapartari huts bezala. Batez ere, txabolen arazoen ebazpidearen parte izatea eskatzen dute, mugimendua txaboletan bizi direnek osatzen baitute eta horiek baitira arazoaren biktima nagusiak.

Abahlali baseMjondolo 2005ean sortu zen Durbaneko hirian antolatutako blokeo baten ondorioz eta, dagoeneko, beste hiri batzuetara zabaltzea lortu du, Cape Town edo Pietermaritzburg bezala. Mugimenduak marjinatuen egoera Hegoafrikako Auzitegi Gorenera eramatea lortu du, hitza eman die inoiz izan ez dutenei.

ETBk Elkartasunaren Bideak saioaren ekipo batek egindako dokumentala emitituko du astearte honetan ETB-3n gaueko 22:30etatik aurrera.